Beldurra transmititzen duen tipografia sortzailea sortzean datza proiektua. Sormenezko tipografia hitzei bizia emateko modu bat da, zenbait emozio komunikatzeko.
Proiektu honen garapena sei zatitan banatzen da: Pinterest taula bateratua, bost karaktere, bost hitz indibidual, eskuzko kartela, taldekako kartel digitala eta informazio seinaleak.
Arestian aipatutako lan guztietan, guk geuk sortutako Izu tipografia erabiliko dugu.
Proiektua euskal mitologian girotzea erabaki genuen, eta, beraz, gure tipografiak euskal tipografia gogorarazten digu.
Azkenik, erakusketa bat egingo da ‘scape room’/izuaren etxea itxurako lana erakusteko, beldurra transmititzeko.